XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
- Zer edo zer erabaki dun gutunari buruz?
An-ek ez zion deus erantzun haren galderari, baizik bere kabuz mintzatzen hasi zitzaion.
- Ez nian sekulan halakorik usteko, Jean Luc.
Oraindik kosta egiten zaidak, benetan, ulertzea...
Bazkalorduan gurasoekin egon nauk, norbaitekin hustu beharra nian barrena.
Ordea, haiek kezkatzea besterik ez diat lortu neure hitz-jarioarekin.
Zigorrarena salbu, ezer gutxi ulertu ditek.
Jean Luc suminduz joan zen haren hitzak entzun ahala.
Sumindurarekin batera, ordea, ihes egiteko premia bortitz bat sortu zitzaion, buruan zerabiltzanak isilarazi zizkiona.
Eta premiatasun hari amore emanez, auzia lehenbailehen erabakitzera deliberatu zen.
- Hori dun esateko daukanan guztia?